Egiaztagiriak

ERREKA Automatismoak bere enpresa politikaren barruan funtsezkotzat jotzen du bezeroen gogobetetzea ziurtatzea, kalitate, zerbitzu, berrikuntza eta etengabeko hobekuntzaren bitartez.

Horregatik, eta gure pertsonekiko eta ingurumenarekiko konpromisoan sinesten dugulako, nazioarteko kudeaketa estandarrekin (ISO-9001) eta Laneko Segurtasun eta Osasuneko estandarrekin (OHSAS-18001) ete Ingurumenaren kudeaketako estandarrekin (ISO-14.001) egiten dugu lan.

Kudeaketa sistemak

Hori guztia ikuspegi bateratuarekin, Gure Kudeaketa Sistema Bateratuaren bitartez, Prozesuen araberako Kudeaketaren filosofian oinarrituta eta EFQMren printzipioetan inspiratuta.

Gure egiaztagiriek eta bikaintasunera bideratuta lan egiteak aurrera egiten lagunduko digute.

Lege eta Erregelamenduetako betekizunak betetzea ezinbestekotzat jotzen dugu langileei, bezeroei eta gure produktuen erabiltzaileei kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Ildo horretan, gure produktuen gama osoak CE egiaztagiria dauka.