Lege oharra

0. Helburua eta onarpena

Lege ohar honek MATZ-ERREKA S.COOP.ek (aurrerantzean WEBGUNEAREN JABEA) bere titularitatepean duen www.erreka-automation.com webgunearen erabilera arautzen du (aurrerantzean WEBGUNEA) .

WEBGUNEAREN JABEAREN webgunetik nabigatzeak erabiltzaile izaera ematen du eta Lege Ohar honetan jasotako xedapen guzti-guztiak erabat eta erreparorik gabe onartzen direla esan nahi du, jakinda xedapenek aldaketak izan ditzaketela.

Erabiltzailea behartuta dago webgunea egoki erabiltzera, legeek, fede onak, ordena publikoak, trafikoaren erabilerak eta Lege Ohar honek xedatzen dutenaren arabera. Erabiltzaileak erantzun egingo du WEBGUNEAREN JABEAREN aurrean edo hirugarrenen aurrean, obligazio hau ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte eta galerengatik.

1. Identifikazioa eta jakinarazpenak

WEBGUNEAREN JABEAK, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak dioenak betez, hau jakinarazten dizu:

Bere izen soziala hau da: MATZ-ERREKA S.COOP
Bere IFZ hau da: F20025268
Bere egoitza soziala hemen dago: IBARRETA AUZOA Z.G. - 20577 ANTZUOLA - GIPUZKOA
Eusko Jaurlaritzako Kooperatiben Erregistroaren Merkataritzako Erregistroan inskribatuta dago, 65/86GUI zenbakiarekin

Gurekin harremanetan jartzeko, hainbat bide jartzen ditugu zure eskura, hauek zehazki:

Tel: 943 786 150
Posta elektronikoa: contact@erreka.com

Erabiltzaileen eta WEBGUNEAREN JABEAREN arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkorrak izango dira, ondorio guztietarako, posta bidez edo aurretik esandako bideetako edozeinen bidez egiten badira.

2. Sarrerarako eta erabilerarako baldintzak

Webgunera eta bere zerbitzuetara nahi duena sartu ahal izango da eta dohainik; halere, WEBGUNEAREN JABEAK bere webgunean eskaintzen dituen zerbitzu batzuk erabiltzeko aurretik dagokion formularioa betetzeko baldintza ezarriko du.

Erabiltzaileak bermatu egiten du WEBGUNEAREN JABEARI ematen dizkion datu guztiak egiazkoak direla eta eguneratuta daudela, eta erabiltzailea izango da berak emandako datu faltsu edo okerrak erantzule bakarra.

Erabiltzaileak berariaz hitz ematen du WEBGUNEAREN JABEAREN edukiak eta zerbitzuak egoki erabiliko dituela eta ez dituela, besteak beste, honetarako erabiliko.

a) Delituzko edukiak, bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edo, oro har, lege edo ordena publikoaren kontrakoak direnak zabaltzeko.

b) Sarean birus informatikoak sartzeko edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen dokumentu elektronikoak, datuak edo sistema fisiko eta logikoak hondatu, oztopatu edo haietan erroreak edo kalteak eragin ditzakeen zerbait egiteko; ez eta WEBGUNEAREN JABEAK bere zerbitzuak emateko dituen bitarteko informatikoen kontsumo masiboaren bidez beste erabiltzaileei webgunera eta webguneko zerbitzuetara sartzeko aukera oztopatzeko ere.

c) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen sistema informatikoen arlo mugatuetara sartzeko eta, behin sartuta, handik informazioa ateratzeko.

d) Industria jabegoaren edo jabego intelektualaren eskubideak urratzeko, ez eta WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna hausteko ere.

e) Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarren baten nortasuna hartzeko.

f) Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eta jendearen esku jartzeko edo beste moduren batean publikoki jakinarazteko, eraldatzeko edo aldatzeko, horretarako eskubidea duenaren onespenarekin ez bada edo legez baimenduta ez badago, behintzat.

g) Publizitatea egiteko asmoz datuak biltzeko, ez eta edozein motatako publizitatea eta salmentara edo izaera komertzialeko beste edozein ekintzetara bideratutako jakinarazpenak bidaltzeko ere, aurretik horretarako baimena eskatu eta lortu ez bada, behintzat.

Webguneko eduki guztiak, esaterako testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologiak eta softwarea, bai eta bere diseinu grafikoa eta iturburu kodeak ere, WEBGUNEAREN JABEAREN jabetzakoak dira, beraz, erabiltzaileak ez du horiek ustiatzeko inolako eskubiderik izango, webgunea behar bezala erabiltzeko beharrezkoak direnez aparte.

Hitz batean, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi eta, kasuan kasu, edukien baimendutako kopia pribatuak egin ditzakete, betiere erreproduzitutako elementu horiek gero hirugarrenei eman, sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatu eta ustiatzen ez badira.

Era berean, webgunean agertzen diren markak, izen komertzialak edo edozein motatako zeinu bereizgarriak WEBGUNEAREN JABEAREN jabetzakoak dira, beraz, webgunea erabiltzeak edo webgunean sartzeak ez dio erabiltzaileari horien gaineko inolako eskubiderik ematen.

Debekatuta dago edukien eta beste edozein ekintzaren banaketa, aldaketa, lagapena edo jakinarazpen publikoa egitea, horiek ustiatzeko eskubideen titularrak berariaz baimendu ez badu.

Hiperesteka bat ezartzeak ez du esan nahi inola ez WEBGUNEAREN JABEAREN eta esteka horrek eramaten gaituen webgunearen jabearen artean erlaziorik dagoenik, ez eta WEBGUNEAREN JABEAK bertan dauden eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. Hiperesteka bat ezarri nahi dutenek aurretik baimena eskatu beharko diote idatziz WEBGUNEAREN JABEARI. Dena dela, hiperestekarekin bakarrik gure webguneko home-pagera edo hasierako orrialdera sartu ahal izango da. Era berean, hiperesteka ezartzen duenak ezin izango du WEBGUNEAREN JABEAREN gaineko adierazpen edo azalpen faltsu, oker edo desegokirik egin, ez eta legez kontrako edo ohitura onen eta ordena publikoaren aurkako edukiak txertatu ere.

WEBGUNEAREN JABEAK ez du erantzungo erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskura jarritako materialei ematen dion erabileragatik, ez eta material horietan oinarrituta egiten dituen ekintzengatik ere.

3. Bermeetatik eta erantzukizunetatik kanpokoa

Webgune honen edukia orokorra da eta informaziorako baino ez da, beraz, ez dago erabat bermatuta eduki guztietara iristea, ez eta edukiak helburu espezifiko baterako zehatzak, zuzenak, egokiak edo baliagarriak direnik edo indarrean eta eguneratuta daudenik ere.

WEBGUNEAREN JABEAK, ordenamendu juridikoak ahalbidetzen dionera arte, ez du erantzukizunik izango honako hauek eragindako kalte eta galerengatik:

a) Webgunera sartzeko ezintasuna edo webguneko edukien egiazkotasun, zehaztasun, zorroztasun edota gaurkotasun falta, eta webgunearen bitartez edo webguneko zerbitzuen bitartez transmititu, zabaldu, gorde, eskura jarri eta erabiltzaileak eskuratu dituen edukietan akats eta okerrak egotea.

b) Edukietan birusak edo erabiltzaileen sistema informatiko, dokumentu elektroniko edo datuetan aldaketak eragin ditzaketen beste elementuren batzuk egotea.

c) Legeek, fede onak, ordena publikoak, trafikoaren erabilerek eta lege ohar honek ezartzen dutena haustea, webgunea oker erabiltzearen ondorioz. Bereziki, eta adibide gisa, WEBGUNEAREN JABEAK ez ditu bere gain hartzen jabego intelektualaren eta industria jabegoaren eskubideak, enpresa sekretuak, pertsonen eta beraien senideen izen ona eta intimitatea eta beraien irudia bera babestuta izateko eskubidea urratzen dituzten hirugarrenen ekintzak, ez eta konkurrentzia desleial eta legez kontrako publizitatearen alorreko arauak urratzen dituztenak ere.

Era berean, WEBGUNEAREN JABEAk ez du bere gain hartzen webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioarekiko edozein erantzukizuna. Webgune honetan agertzen diren estekak erabiltzaileari webgune honetan dauden edukien gainean gehiago jakin nahi izanez gero beste iturri batzuk ere badirela jakinarazteko baino ez dira. WEBGUNEAREN JABEAK ez du bermatzen webgunean esteka bidez sarbidea duten webguneek funtzionatu egingo dutela edo sartzeko moduan egongo direla, eta ez du horren erantzukizunik bere gain hartzen; era berean, ez du esteka horietara sartzeko gonbiterik edo aholkurik egiten, beraz, ez du erantzungo bertara sartuta izaten den emaitzagatik. WEBGUNEAREN JABEAK ez du bere gain hartzen hirugarrenek ezarritako hiperestekengatik.

4. Pribatutasun Politika

Zuri buruzko informazio eskuratu behar dugunean, beti zuk nahita emateko eskatuko dizugu berariaz. Webgunean datuak jasotzeko dauden formularioen bitartez edo beste bide batzuen bitartez jasotako datuak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatuta dagoen izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean sartuko dira, eta fitxategia WEBGUNEAREN JABEAREN ardurapean egongo da. Erakunde horrek datuak konfidentzialtasunez tratatuko ditu eta bakarrik eskatzen diren zerbitzuak emateko, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen dituzten lege eta segurtasun berme guztiekin.

WEBGUNEAREN JABEAK hitz ematen du ez dizkiela hirugarrenei datu horiek emango, ezta salduko ere, eta ez dituela, halaber, datuak haiekin partekatuko, datuen jabearen berariazko onarpena eduki gabe.

Era berean, datuak zehatzak ez badira edo osorik ez badaude edo eman zirenean zuten helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean, MATZ-ERREKA S.COOP.ek datu horiek baliogabetu edo zuzenduko ditu, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera.

Erabiltzaileak emandako onespena ezeztatu ahal izango du eta bere datuak eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurkatzeko eskubideez baliatu ahal izango da, MATZ-ERREKA S.COOP.eko egoitza sozialera idatziz, hau da, IBARRETA AUZOA Z.G. - 20577 ANTZUOLA –GIPUZKOA helbidera idatziz, bere burua behar bezala identifikatuta eta erabili nahi duen eskubide zehatza adierazita.

WEBGUNEAREN JABEAK esandako 15/1999 Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriek eskatzen dizkioten segurtasun mailak hartzen ditu. Halere, ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain hirugarrenek erabiltzailearen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan aldaketak egin eta horren ondorioz sor ditzaketen kalte eta galerengatik.

WEBGUNEAREN JABEAK cookieak erabili ahal izango ditu webguneko zerbitzuak ematerakoan. Cookieak informazio pertsonala duten fitxategi fisikoak dira, eta erabiltzailearen beraren terminalean aurkitzen dira. Erabiltzaileak cookie fitxategiak sortzea eragozteko moduan edo cookieak sortuko direla ohartarazteko moduan konfigura dezake bere nabigatzailea.

Gure webgunea utzi eta gure erakundearenak ez diren webguneetarako esteketan sartzea erabakitzen baduzu, WEBGUNEAREN JABEAK ez du bere gain hartuko webgune horietako pribatutasun politikak, ez eta webgune horiek erabiltzailearen ordenagailuan pilatzen dituzten cookieak ere.

Posta elektronikoari dagokionez, gure politika da bakarrik zuk eskatutako jakinarazpenak bidaltzea.

Nahiago baduzu posta elektroniko bidez bidalitako mezu horiek ez jasotzea, aukera emango dizugu, mezu horien bitartez, mezuak jasotzeari uzteko, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 22. artikuluak, III. idazpuruak, ezartzen duenaren arabera.

5. Legez kontrako jarduerak eginez gero jarraituko den prozedura

Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek webgunean dauden edo webgunearen bitartez sarbidea duten web orrietan edukiren bat edota jardueraren bat legez kontra egiten ari dela uste badu, jakinarazpen bat bidali beharko dio WEBGUNEAREN JABEARI, bere burua behar bezala identifikatuta, eta ustezko lege hausteak zehaztu egin beharko ditu eta jakinarazpenean emandako informazioa egiazkoa dela berariaz eta bere erantzukizunpean aitortu.

WEBGUNEAREN JABEAren webgunearekin zerikusia duen edozein auzitarako Espainiako legeria izango da aplikagarria, eta GIPUZKOAKO Epaitegi eta Auzitegiek izango dute horietan eskumena.

6. Argitalpenak

Webgunearen bidez emandako informazio administratiboak ez du ordezten administrazio publikoen egunkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren lege, araudi, plan, xedapen orokor eta ekintzen legezko publizitatea, egunkari horiek dira-eta horien guztien egiazkotasuna eta edukiaren fede ematen duten bakarrak. Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa legezko balioa izateko asmoa ez duen gida gisa hartu behar da.