Nor gara

Ate eta pertsianen automatismoen sektorean ibilbide luzea duen enpresa gara, 1982az geroztik ari gara-eta bezeroei gure produktuak eta zerbitzurik hoberena eskaintzen.

ERREKAN katalogoan ditugun produktu gehienak barruan diseinatu eta fabrikatzen ditugu. Bezeroarengana bideratuta egotea eta hari zerbitzua ematea guretzat funtsezkoak dira, eta horregatik haien premiei erantzuteko dihardugu lanean, geure delegazio propioen eta baimendutako banatzaileen bitartez, eta, oro har, gure laguntza talde guztiak, teknikarienak zein komertzialenak, bezeroaren esku jarrita.

ERREKA produktuek maila handiko teknologia daramate, eta maila handia dute, halaber, kalitate eta diseinuari dagokienez; horri esker, beraz, egoki erantzun ahal diegu gure produktuen azken bezeroek fidagarritasun eta ergonomiari lotuta dituzten premiei, bai eta erabilgarritasunari lotutakoei ere.

ERREKAN funtsekotzat jotzen dugu gure produktuak egiaztatuta egotea, merkatuan haien segurtasuna bermatzeko, bai eta gure enpresa Kalitate, Ingurumen eta Lan Segurtasun eta Osasun alorretan nazioartean dauden estandarren arabera kudeatzea ere, gure bezeroekiko, gure ingurunearekiko eta gure langileekiko konpromiso gisa.

ERREKA Taldea osatzen dugu

Fastening solutions

Plastics

Automatismoak

Ate automatikoak

MONDRAGON kide gara