Zergatik ERREKA
ERREKAn Automatismoetan aski trebatutako lantaldea dugu, hurbila, azkarra eta eraginkorra.
ERREKAn Automatismoetan aski trebatutako lantaldea dugu, hurbila, azkarra eta eraginkorra.
01.
ERREKA Automatismoetan gure katalogoko produktu gehienak diseinatu eta fabrikatzen ditugu.
02.
ERREKAn saiatzen gara merkatuko entrega eperik hoberenak eskaintzen. AZKARTASUNA ETA EFIZIENTZIA.
Gure delegazio komertzialen sareari esker gehienez 24 orduko entrega epea duen zerbitzua eskaintzen dugu.Delegazio komertzialik ez dugun herrialdeetan, gure zerbitzuak gehienez 3 asteko entrega epea bermatzen du.
03.
ERREKAn ezinbestekotzat jotzen dugu bezeroak etengabe prestatuta egotea gure produktuen kontsumitzaileei zerbitzu bikaina emango zaiela ziurtatzeko, produktuek egoki funtzionatuko dutela eta seguru izango direla ziurtatuta.
Bezero bakoitzaren esku jartzen dugu beren premien neurrirako prestakuntza emateko behar diren pertsonak eta baliabideak, bai eremu nazionalean zein nazioartekokoan.
04.
ERREKAn laguntza teknikorako prestakuntza handiko lantaldea dugu, bezeroari aholkularitza pertsonala eta zuzena emateko, gure delegazio komertzialen bitartez, bai eta matxurak konpontzeko zerbitzu bat ere, gehienez 2 eguneko epean erantzuteko gai izan behar dena.
05.
ERREKAn badakigu sarritan bezeroek premia bereziak dituztela, merkatuan eskuragarri dauden produktu estandarrekin behar bezala erantzun ezin zaienak. Horretarako, teknikari talde bat dugu, bezeroari bere proiektua gauzatzen lagunduko dion ahalik eta erantzun teknikorik hoberena emateko gai dena. ERREKAn horrelako erronkei erantzuten ohituta gaude eta esperientzia dugu horretan. Aurkeztu zure proiektu eta soluziorik hoberena ematen saiatuko gara.
Sartu hitz gako bat gai edo produktu baten gaineko informazioa eskuratzeko.
Jarri harremanetan gure teknikariekin gure produktuen eta beraien instalazioaren gainean edozein zalantza argitzeko.
Harremanetan jarri